Universidad Europea

Amovens Soluciones, S.L. (aurrerantzean, “Amovens”) enpresak datu pertsonalak biltzen baditu edo ematen badizkiote http://www.amovens.com URL helbidearen edo bestelako baliabide digital, euskarri edo Amovensek prestatutako gailuen bidez (oro har, “Plataforma”), Amovensek Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta hori garatzen duen araudia beteko dituela bermatzen du, betiere Datuak Babesteko Politika honetan, Erabilera Baldintzetan eta horietan aipatzen diren bestelako dokumentuetan xedatzen diren oinarrizko jardunbideen arabera.

Zure datu pertsonaletan sartzea edo zure datu pertsonalak Amovensi ematea ezinbestekoa denean, Erabiltzaile moduan erregistratzen zarenean Plataformaren aukera eta zerbitzu guztiak zure esku egon daitezen, Datuak Babesteko Politika hau irakurri beharko duzu eta, hala badagokio, Amovensek zure datuen tratamendua egiteko baimena eman beharko duzu.

Datuak biltzea

Amovens titular den Plataformaren bitartez ematen dituzun datu pertsonalak Amovensen fitxategietan sartuko dira; fitxategi horiek Datuak Babesteko Erregistro Nagusian erregistratuta daude.

Era berean, Amovensen bitartez kanpoko gizarte-sareak aktibatu eta erabiltzeko aukera ere aurreikusten da, betiere erabiltzailea gizarte-sare horietako kide baldin bada; eta zure datuak gizarte-sare horietatik Amovenseko zure kontura inportatzeko aukera ere badago. Inportazio hori egiteko, datuak aterako ditugun kanpo-sarean identifikatu eta autentifikatu beharko duzu. Datuak inportatu behar diren gizarte-sareen erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika ongi irakurtzeko gomendatzen dizu Amovensek. Kasu horietan, kontuan izan sare horietan sartzen zarenean Plataformatik atera egin behar duzula eta Amovensek ez duela ingurune hori kontrolatzen. Horren ondorioz, Amovensek ez du bere gain hartuko ingurune horietako segurtasunean izan daitezkeen urraketen erantzukizunik.

Erabiltzaileak ematen dituen datuak egiazkoak, zehatzak, osatuak eta eguneratuak direla bermatuko du, eta betebehar hori ez betetzeak eragin dezakeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte edo galeraren erantzule izango da. Emandako datuak hirugarren baten datuak baldin badira, dokumentu honetan bildutako alderdien berri hirugarren horri eman diola bermatu behar du erabiltzaileak, bai eta haren baimena baduela ere, datuak Amovensi emateko aipaturiko helburu horietarako.

Amovensek jakinarazten dizu "Erregistra zaitez" atalean eskatzen diren datuak ez betetzeak aurreikusitako zerbitzuaren kudeaketa eragotz dezakeela, bai eta erabiltzaile moduan benetan erregistratzea ere.

Datu pertsonalak formularioaren bitartez biltzen direnean, erabiltzaileak gutxienez izartxoa duten datuak eman beharko ditu; izan ere, ezinbestekotzat jotzen diren datu horiek ez baditu ematen, Amovensek ezin izango du onartu eta kudeatu egindako kontsulta edo zerbitzua.

Azkenik, gogoan izan Amovensen erregistratzeko 18 urte edo gehiago izan behar dituzula. Horregatik, NANaren edo adina egiaztatzen duen beste dokumenturen bat fotokopia eskatzeko aukera izango du; kasu horretan, zure adina egiaztatzeko ematen dizkiguzun datuak horretarako soilik, ez beste ezertarako, erabiliko direla bermatzen dizu Amovenseko taldeak.

Datu-tratamenduaren helburua

Amovensek zure datu pertsonalen tratamendua egiten du erabiltzaile moduan identifikatzeko, Amovensen Plataforman sarbidea emateko eta eskaintzen dugun bitartekotza-zerbitzuaren prestazio guztiak zure esku jartzeko. Ildo beretik, fitxategi horien helburuak honako hauek dira: Plataformako erabiltzaileak kudeatzea, gatazkak kudeatu eta ebaztea, Plataformaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuak kudeatzea eta, hala badagokio, datu pertsonalak ematen dituztenen eta Amovensen arteko harremana kudeatu, garatu eta betetzea.

Amovensek zeuk emandako datu pertsonalak gordeko ditu goian aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoa den denbora guztian; beraz, helburu horiek betetzean Amovensek datu horiek suntsitu egingo ditu eta zure datuen erabateko konfidentzialtasuna bermatuko dizu bai datu-tratamenduan, bai suntsitze-prozesuan.

Halaber, Amovensek zure datuak baliatu ahal izango ditu Amovensen berrikuntzen berri zuri emateko Plataformaren beraren bitartez edo zuk eman diguzun helbide elektronikoaren bitartez; gure Plataforma, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko publizitatea edo merkataritza-informazioa ere bidal diezazuke, eta gure ustez zuretzat interesgarri izan daitezkeen eskaintza, promozio berezi, jarduera eta abarri buruzkoa ere bai. Amovensek zure datuen bitartez merkataritzako eta promozioetako komunikazioak bidaltzeari uko egiteko eskubidea duzu. Ez baduzu horrelako informaziorik jaso nahi, zure profilean adieraz dezakezu “Kontaktua eta Sarbidea” atalean zure lehentasunak aldatuta; edo, bestela, nahi duzunean jakinaraz diezagukezu, mezu bat bidalita honako helbide elektroniko honetara: contact@amovens.com.

Segurtasun-neurriak

Amovensek zure datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatu nahi dituenez, datu pertsonalak babesteari buruzko araudian eskatzen diren segurtasun-mailak ezarri ditugu eta, halaber, gure esku dauden baliabide teknikoak ere instalatu ditugu Plataformaren bidez bildutako eta zuk emandako datu pertsonalak galtzea, behar ez bezala erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko. Nolanahi ere, kontuan izan behar duzu Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Gizarte-sareetatik inportatu eta Plataforman txertatu diren datuen kasuan, aplikatu beharreko araudian eskatzen diren segurtasun-neurriak hartuko dituela bermatzen dizu Amovensek, bai eta arduraz jokatzeko ezartzen dituen bestelakoak ere, baina horrek ez du esan nahi legez edo ohiko jardunbideetan eskatzen ez diren segurtasun-neurriak aplikatzeko eskatu behar zaionik.

Zure profilaren konfigurazioa

Amovensek ez du kontrolatzen beste erabiltzaile batzuek edo hirugarrenek erabiltzaileei buruzko informazioa jasotzen eta tratatzen ote duten eta, beraz, ez du horren gaineko inolako erantzukizunik.

Erabiltzaileen eskubideak

Plataformaren erabiltzaile edo bisitari zaren aldetik, zure datu pertsonaletan sartzeko eta guk nola eta zer helburutarako tratatzen ditugun jakiteko eskubidea duzu; era berean, zure datu pertsonalak aldatu behar ditugula adieraz diezagukezu, zure datuak jarduera jakin baterako erabiltzeari uko egin diezaiokezu edo datuak ezabatzeko eskaera ere egin diezagukezu, ez baduzu nahi Amovensek zure datuak baliatzea.

Horretarako, zure profila bertan behera utz dezakezu "Nire profila" ataleko “Plataforman baja hartu nahi dut” botoiaren bitartez, edo bestela eskaera bat bidal diezagukezu zer eskubide baliatu nahi duzu adierazita; horrekin batera, zure NANaren edo pasaportearen fotokopia bat eta “Datuak babestea” erreferentzia ere bidali behar dituzu Amovens-era; helbidea: Juan de Mena kalea, 25, 28014, Madril. Edo bestela, helbide elektroniko honetara: contact@amovens.com.

Cookieak eta antzeko eginkizuna betetzeko fitxategiak

Erabiltzaileek datu pertsonalekin loturiko cookieen helburuak egiazta ditzakete; horretarako, Amovensek prestatu dituen Erabilera Baldintzak irakur ditzakete.